Glissant, Édouard
Antilletako idazlea, frantsesez idazten duena (Saint-Moris, Martinika, 1929). Etnologo, poeta eta filosofoa da. L’Intention poétique (1969) liburuan eman zuen bere asmoen berri: lurralde eta herri baten gorespen lirikoa, oso hizkuntza barroko batean, haren obrak zapalkuntza luze bat salatu nahi du. Un champ d’îles (1953), La Terre inquiète eta Les Indes (1965) poema luzeetan, jabearen eta morroiaren arteko dialektika marxista erakutsi du. Le Lézard (1958) eta Malemort (1975) eleberrietan Antilletako iragana eta gaurko bizitza jaso ditu, herria bere izaeraren bila nola dabilen hobeto adierazteko hizkerak (landua eta herrikoa) kontrajarriz.