Glière, Reinhold Moritzevitx
Sobietar musikagilea (Kiev, 1875 - Mosku, 1956). Moskuko kontserbatorioko irakasle izan zen. Errusiako klasikoei leialtasunez jarraituz baina une berean Iraultzako izpiritu berriak bultzaturik, operak, obra sinfonikoak eta kontzertuak (arparako), ganbera musika eta balletak (Amapola Gorria, 1927, iraultzari buruzko lehen ballet sobietarra) egin zituen.