Glinka, Fiodor Nikolaievitx
Errusiar idazlea (Smoliensk, 1786 - Tver, 1880), M.I. Glinka musikagilearen lehengusua. Militarra izan zen; 1820an, ordea, liberala zela egotzi eta Petrozavodsk-era erbesteratu zuten. San Petesburgora itzuli zenean, literatura izan zen bere lanbide bakarra. Eleberriak eta olerkiak egin zituen eta Bibliako atal batzuk ere itzuli zituen: Salmoak, Job, Profetak (1826). Bere liburu ezagunena “Karelia edo Martha Johannownaren gatibu aldia” (1830) izenekoa da.
- Glière, Reinhold Moritzevitx
- glikogeno
- glikokola
- glikol
- glikolisi
- Glinka, Fiodor Nikolaievitx
- Glinka, Mikhail Ivanovitx
- glioma
- glirido
- glissando
- Glissant, Édouard