glikol
iz. Kim. Dialkohola, bi alkohol funtzio dituen gaia (CH2OH—CH2OH). v Etileno bromuroa karbonato alkalino batez hidrolizatuz lortzen da glikola. Isurkari likatsua da, dentsitatea 1,125 g/cm3 duena. 197,5° C-an irakiten du eta urtu egiten da 13,5° C-an. Solido bilaka daiteke. Uretan eta alkoholetan urtzen da, baina nekez eterretan.