Glazunov, Alexandr Konstantinovitx
Errusiar musikagilea (San Petersburgo, 1865 - Paris, 1936). XIX. mendeko Errusiako eskola handiaren azkeneko kidea izan zen; Rimski-Korsakov musikagile ospetsuarekin egin zituen ikasketak. 1882an, hamazazpi urte zituela, idatzi zuen bere aurreneko sinfonia. Zortzi sinfonia idatzi zituen, hiru ballet, zazpi poema sinfoniko, oberturak, kontzertu bat biolinerako, bi kontzertu pianorako, sonatak, etab. Dena den, Urtaroak balleta da bere lanik entzutetsuena.
- Glauber, Roy J
- Glauber-en gatza
- Glauko
- glaukoma
- glaziazio
- Glazunov, Alexandr Konstantinovitx
- Gleim, Johann Wilhelm Ludwig
- Glenn, John Herschell
- glenoidea
- Glidden, Joseph Farwell
- Glière, Reinhold Moritzevitx