Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gleim, Johann Wilhelm Ludwig

Alemaniar poeta (Ermsleben, 1719 - Halberstadt, 1803). Versuch in scherzhaften Liedern (1744-1745, Kantu eta oda berriak) lehen liburuak eskola anakreontikoaren buruan jarri zuen. Bere obra nagusia Preussische Kriegslieder von einem Grenadier (1756-1757, Prusiar soldadu baten gerra kantuak) izan zen, Frederiko II.aren guduetan oinarrituta idatzitako poema abertzaleen bilduma.