Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

giardiasi

edo lambliasi. iz. Med. Protozoo bizkarroi mota batek (Giardia lamblia) gizonaren hesteetan eragiten duen eritasuna. Delako bizkarroia bizi den janariak janez gero kutsatu ohi da pertsona (haurrak batez ere), eta bizkarroiok ugari direnean sortzen da gaixotasuna. Beherakoa, goragalea, sabeleko mina, haizeak eta gorotza gantzatsuak (esteatorrea) dira giardiasiak jota dagoen eriaren ezaugarri nagusiak.