Gibbon, Edward
Ingeles historiagilea (Putney, 1737 - Londres, 1794). Lausannen bizi izan zen jakitun kalbinista batekin; Pascal eta Montaigneren lanak irakurri eta Voltaire eta Suzanne Cuchod ezagutu zituen. Erromara egin zuen bidaia batek (1764) Erromatar Inperioari buruzko ikerketak egiteko asmoa eragin zion; haren ondorioz idatzi zuen History of the Decline and Fall of the Roman Empire (1776, Erromatar Inperioaren gainbehera eta desagertzea); elizaren garaipena inperioaren hondamendiari lotua zegoela adierazten zuen bertan, gero Humek onartu zuen tesia hain zuzen. Sintesiaren ahaleginek zientzia lanerako lehen saioen artean jartzen dute Gibbonen obra; hala ere, egilea bera eta bere gairako arazoak azaltzen dira etengabe lanean. Gibbonen oroitzapenek (Autobiography, 1795) egilearen nortasuna argitzen dute.