Gibbs, James
Eskoziar arkitektoa (Aberdeen, 1682 - Londres, 1754). Carlo Fontanarekin egin zituen ikasketak Erroman 1703tik 1709a arte. Ondoren, Wren-ekin batera, Londresko elizak eraberritzeaz arduratu zen, eta St-Mary-in-the-Strand (1714-1717) eta St-Marin-in-the-Fields (1722-1726) eraiki zituen. Derbyko katedrala eta Cambridge-ko Senate House (1722-1730) eraiki zituen, eta Oxfordeko liburutegia (Library, 1737-1742). A Book of Architecture Gibbs-en liburuak eragin handia izan zuen XIX. mendea arte Ameriketako arkitektoengan.