Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geomis

iz. Zool. Geomidoen familiako karraskari sendo biribila (Geomys bursarius). 20 cm inguru luze izaten da. Oso belarri txikiak, eta hortz luze zorrotzak ditu. Ilea zuria edo gaztaina kolorekoa du, zurixka isatsean. Satorraren antzeko bizimodua egiten du, eta zuloak egiten dituenean, hark bezala ateratzen du lurra kanpora. Oso bero denean bakarrik ateratzen da gainera. Martxoaren azken aldera egiten ditu umeak, 5 edo 6 ernaldiko. Landareen sustraiak eta belarra jaten du. Kanadan eta Mississippi ibaiaren inguruetan bizi da.