geomido
izond. Zool. Karraskarien ordenako izen bereko ugaztunez esaten da. Saguaren antzekoak dira. Gorputza sendoa izaten dute, begi-belarriak txikiak, eta isatsa laburra; masailetan poltsatxo batzuk izaten dituzte. Lurraren azpian ematen dute bizitzaren parterik handiena. Ipar Ameriketan eta Erdialdeko Amerikan bizi dira.