Jurgi IIa
Britainia Handiko eta Irlandako erregea (Herrenhausen, 1683 - Londres, 1760). Hannover-ko Hautesle (1727-1760) izan zen. Aitak bezala, hasieran gobernua whig-en eskuetan utzi zuen, Walpole-ren gidaritzapean, hain zuzen. Walpole, bakezale zena, erori zenean, Ingalaterra Austriako Erregetzarako Gerran sartu zen (1741-1748); ekintza hura, ordea, hondamen hutsa izan zen. Zazpi Urteko Gerraren (1756-1763) ondoren, kinka larrian baitzegoen, Pitt politikari ospetsua gobernuan sartu behar izan zuen bere irudia indartzeko. George II.ak sortu zuen Göttingen-eko unibertsitatea.