Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geometrari

iz. Zool. Geometridoen familiako tximeleta, 4,5-5,5 cm zabalekoa (Biston betulariae). Urki-tximeleta izenaz ere ezagutzen da. Geometridoen familian handienetakoa da. Emea baino txikiagoa izaten da arra, eta urki adar berrietan jartzen ditu arrautzak. Tximeleta honen harra gorputz biribilekoa da, eta buru txikikoa. Zer jaten duen, hala aldatzen du kolorea, eta izan daiteke gris berdexka, arrea edo horixka. Maiatzetik ekainera bitartean sortzen da tximeleta. Europako iparraldean bizi da, batez ere.