Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geometrido

izond. Zool. Lepidopteroen ordenako izen bereko tximeletez esaten da. Gorputzez oso lirainak eta hego-handikoak dira. Tximeleta hauen harrek ez dute hankarik abdomenean, edo eraztun batean bakarrik dituzte. Oso ibili bitxikoak dira, beraz. Dabiltzan adar haiek neurtuz bezala ibiltzen dira, gorputza okertuz eta atzeko aldea aurrera eramanez. Atsedenean daudenean adar lehor baten itxura hartzen dute.