Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geopolitika

iz. Pol. Geografiak nazioarteko politikan duen eragina aztertzen duen politikaren alorra. Herri baten politikako zenbait alderdi geografia ezaugarriek mugatzen dituzte; herrien geografia ezaugarrien araberako politika egin behar izaten da kasu askotan, nahiz eta gaur egun gero eta txikiagoak diren geografia baldintzek ezartzen dituzten mugak eta ez diren hain kontuan hartzen (komunikabideen alorrean egindako aurrerapenak, etab. direla medio).