Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geokronologia

iz. Geol. Lurreko fenomeno geologikoen eta haitzen adina zehazten eta denboran kokatzen saiatzen den geologiaren adarra. Hauek dira data emateko erabiltzen diren bide nagusiak: Varva metodoa, glaziarretan urtero eratzen diren geruzak edo varvak zenbatzea eta aztertzea oinarri duena; erradioaktibitatea, gehien erabiltzen den metodoa. Haitzetako elementu erradioaktiboak jasaten dituzten aldaketen azterketan oinarritzen da. Jatorrizko elementu erradioaktiboen eta eraldaketan gertatzen diren gainerako elementuen batez besteko bizitza edo erdidesintegrazio denbora ezagututa, hurbiletik zehatz daiteke azterkizun den haitza zein garaitan eratu zen. Gehien erabiltzen direnak uranio-beruna 206 eta karbono 14 izenekoak dira.