Gay, John
Ingeles olerkari dramatikoa (Barnstaple, 1688 - Londres, 1732). Lehenbiziko liburuetan jadanik erakutsi zuen parodiarako zuen zaletasuna. Hala ere, The Beggar’s Opera (1728, Eskalearen opera) satira bikainari esker egin zen ezaguna. Obra horretan Händelen operaren parodia egin zuen; hitz laua eta bertsoa erabili zituen, eta Londresko goi mailako gizartea kritikatu zuen. Gayren azken obren artean Händelen Acis and Galatea (1732) operako libretoa, Achilles opera (1733) eta Fables (1738) obraren bigarren partea daude.