Gaviola, Enrique
Argentinar astrofisikaria (Mendoza, 1900 - Mendoza, 1989). La Platako Unibertsitatean astrofisikako ikasketak amaituta, atzerrira joan zen ikasketak sakontzera, eta Göttingen, Berlin, Paris, Baltimore, Washington, Pasadena eta Madrilgo Unibertsitateetan egon zen horretarako. Fisikokimika eta fisika matematikako irakasle izan zen Buenos Airesko Unibertsitatean, La Platako eta Cordobako Behatoki Astronomikoetako astrofisikari, eta Cordobakoaren zuzendari 1940-1947 bitartean. 1944tik 1950era, Argentinako Fisika Elkartearen lehendakari izan zen. Hirurogehitik gora lan argitaratu zituen Alemania, Ingalaterra eta Argentinako aldizkari zientifikoetan.