Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaza

Hego-Palestinako hiria; Mediterraneo ondoan dago. 120.000 biztanle (musulman erbesteratuak barne). Gazako eskualdea: 363 km2. 500.000 biztanle. v Historia. Antzinako filistiarren bost hiri nagusietako bat zen Gaza; Sanson han izan zen, eta bertan hil zen. Alexandro Handiak setio luze baten ondoren bereganatu zuen, eta Judeako Gerra Zibilean guztiz hondatu zuten. Berriro eraiki zutenean arabiarrek hartu zuten (632); gurutzaden garaian, eta baita geroago ere, XVI. mendeko turkiarren eta mamelukoen arteko gerran, borroka ugari egin ziren bertan. Bonapartek 1799an hartu zuen Egiptora egin zuen espedizioan. 1948. urtean Gaza eta Gazaren inguruak, Nazio Batuen Erakundearen erabakiz Jordaniarekin batera estatu arabiar burujabea eratu behar zutenak, Egiptok eskuratu zituen. 1956ko azarotik 1957ko martxora israeldarren mende egon zen eta NBEko indarren eskuetan jarri zuten, eta berriro Egiptok eskuratu zuen; 1967ko gerratik Israelen esku dago. ik. Gazako lerroa.