García Diego
Portugaldar itsasgizona (Lisboa, 1471 - 1533 inguruan). Hego Ameriketako itsasertza esploratu zuen Espainiarentzat. Platatik (1527), gaur egun Asuncion den lurraldera heldu zen, eta bertan indiarren erasoetatik libratu zuen Cabot itsasgizona. Espainiara itzuli zenean (1528), Ozeano Bare aldera jo zuen (1532) eta bere izena daraman uhartea aurkitu zuen.