Garay, Marie
Lapurtar margolaria (Hiriburu, 1861 - Hiriburu, 1953). Baionan egin zituen pinturako ikasketak Léon Bonnat maisuaren zuzendaritzapean. Euskal folklorearen eta ohituren erakusle handia izan zen Marie. Arrakasta eta kritika onak jaso zituen bere erakusketetan. Famatuak dira: Procession de la Fête-Dieu à Bidarray (Bestaberriko prozesioa Bidarrain), eta Léon Bonnat eta bere Baionako ikasleei egin zien erretratua.