Garay, Blasco de
Bizkaitar itsasgizona (Garai, 1510? - 1552 ing.). Itsas armadako ofiziala zen Karlos V.aren garaian. Lurrun itsasontziak egiten aitzindaria izan zen Karlos V.ak emandako diru laguntzei esker. 1540 eta 1542 bitartean egin zituen saioak Bartzelonako portuan Trinidad izeneko ontzia lurrunez ibilarazi zuen arte. Saio hori arrakasta osoz egin bazuen ere ez zuen diru laguntza gehiagorik jaso bere proiektua aurrera eramateko eta horrexegatik lurrun makinak ez ziren erabiltzen hasi 200 urte geroago Watt ingelesak Garay-ren jatorrizko makina hobetu zuen arte.