Garay Vecino, Jesus
Bizkaitar futbolaria (Bilbo, 1930 - 1995). Bilboko Athletic Club, Celta, Bartzelona eta Malagako futbol taldeetan jokatu zuen; atzelaria zen. Hiru aldiz eskuratu zuen “Copa” delako lehiaketa Athletic-ekin (1955, 1956, 1958) eta behin Bartzelona futbol taldearekin (1963). 30 aldiz jokatu zuen Espainiako estatuko selekzio nagusian.