Bizkaiko itsaslapurra (Gorliz, XV. m. - Coruña, 1509). La Trinidad izeneko ontzia erosi zuen 1509. urtean eta handik aurrera, Portugal, Ingalaterra, Holanda eta Espainiako bandera zeramaten ontziei eraso zien. Atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten Espainiako agintariek.