Friedman, Milton
Estatu Batuetako ekonomialaria (Brooklyn, 1912 - San Francisco, 2006). Chicagoko eskolako teoriagileetako bat. Ekonomia jarduera ez du bere ustez inbertsioak mugatzen (Keynesek dioen bezala), diru eskaintzak baizik. Diruaren teoria kuantitatiboari ematen dio garrantzia, eta ekonomiaren garapenean estatuak esku hartzea eraginkorra ote den zalantzan jarri du. Estatu Batuetako ekonomia politikan eragin handia izan du. Studies in the Quantity Theory of Money, 1956; A Theory of the Consumption Fonction, 1957. Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen 1976an.