Friedrich, Caspar David
Alemaniar margolari eta grabatzailea (Greifwald, 1774 - Dresden, 1840). Kopenhagen egin zituen ikasketak 1794etik 1798ra bitartean. Dresdera joan eta P. H. Runge eta L. Thieck, Kleist, Arnim eta Brentano idazleak ezagutu zituen. Haren irudietan (hilerriak eta aztarrenak elurretan, glaziar ikuskizunak, bidaiariak ilargiari begira edo ilunabarra elurretan) gizonak izadiarekiko duen jaiera tristuraz adierazi zuen. Bere ikuspegiak Alemaniako pintura erromantiko onenetakoak dira.