Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Friedmann, Georges Philippe

Frantses soziologoa (Paris, 1902 - 1977). J. Fourastié-ren jarrera baikorren kontra azaldu zen; gizarte industrialean lanaren antolaketak gizatasuna galarazten duela esaten du. La Fin du peuple juif (1966, Judu herriaren amaiera) liburuan soziologia ikerketa bat egin zuen, eta gizonaren etorkizunari buruzko moral eta filosofia gogoeta La Puissance et la Sagesse, (1971, Indarra eta jakituria) liburuan.