Friesz, Othon
Frantses margolaria eta diseinatzailea (Le Havre, 1879 - Paris, 1949). Gauguin eta Van Gogh maisutzat harturik, koloreari eman zion lehentasuna, eta bikain erabili zuen (Portrait de Fernand Fleuret, 1907). Braque-rekin Anberesa joan zen (Les Canaux, 1906), eta ondoren Frantziako hegoaldera eta Normandiara. 1908tik aurrerako lanetan Cézanne-ren eragin nabarmena du; fauvismoaren ezaugarriak alde batera utzi eta konstruktibismoaren ezaugarri batzuk beretu zituen. Gorputz biluziak, erretratuak eta izadi hilen irudiak egin zituen batez ere.