Frias, José López de
Nafarroako eskultorea (Viana, XVIII. mendea). Arabako herrietan egin zuen lan batez ere. Trebiñuko parrokiako erretaula nagusia egin zuen 1720. urtean, Markizko Santa Eulalia parrokiako Santa Barbara irudia eta Errosarioko Amaren erretaula 1724. urtean. Añastroko San Andres elizan, Muergakoan eta Bastidakoan ere lan egin zuen.