Friburgo Brisgobiakoa
(Al. Freiburg im Breisgau) Alemaniako hiria (Baden-Württemberg), Dreisam ibaiaren ondoan dagoena, Oihan Beltzaren ondoan. 184.800 biztanle (1986). Artzapezpiku egoitza, unibertsitatea. Karaitz gorrizko katedrala, XII-XV. mendeetan eraikia, Alemaniako eliza gotikorik ederrenetakoa. Merkataritza eta industriagunea (papera eta zura, ehunak, kimika eta mekanika industria). v Historia. 1190ean Zähringen-go Berthold II.ak eraikitako gotorleku baten inguruan hazi zen hiria, eta XIV. mendetik XIX. mende hasieraraino habsburgotarren esku egon zen. Condé-k Austriako Mercy jenerala menderatu zuen (1644ko abuztua). 1806an Badengo Dukerriko lurralde bihurtu zen Friburgo.