Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Freyr

edo Frikko. Mit. Germaniar mitologiako jainkoa. Euriaren, emankortasunaren eta bakearen jainkoa. Elezaharren arabera mirariak egiteko gaitasuna zuen: edozein oztopo gaindi zezakeen zaldia eta ezpata hegalaria sortu zituen, itsasontzia beti portura eraman zezakeen, etab. Freyr-ek Gerda maite zuela dio saga batek.