Freyre, Manuel
Espainiar militarra (Osuna, Sevilla, 1765 - Osuna, 1834). Konbentzioko eta Napoleonen aurkako gerretan aritu zen eta San Martzialgo gudua irabazi zuen Soult mariskal frantsesaren osteen aurrean (Irun, 1813ko abuztua). San Martzialgo markes titulua eman zioten garaipen harengatik. Fernando VII.ak Gerra ministro izendatu zuen 1814ean, baina ez zuen azkenean kargu hura hartu, liberala zelako. 1820. urtean, Freyre jeneralaren agindupean jardun zuten Cadizko mugimendu liberala (Riegoren matxinada, 1820ko martxoa) tiroz zapaldu zuten osteek. Kargu guztiak utzi zituen Freyrek ondoren.