Freytez, Patxi
Nafar aktorea (Iruñea, 1967). Iruñean jaio eta Errioxan hazi zen. Informazio zientzietan lizentziatu ostean, antzezle lanetan murgildu zen buru-belarri. Aktore jarduna antzerkigintzan hasi zuen. Taularen gainean antzeztu dituen lan aipagarrienak Esperando a Godot eta La mujer de negro dira. Ellas son así (1998), Espainiako Tele 5 kateko telesailean, egin zen ezaguna. Antena 3 kateko El comisario telesailean ere parte hartu zuen. Zinemari dagokionez, Isabel Coixeten A los que aman (1998), Chema de la Peñaren Shacky Carmine (1999), Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre (1999), Carlos Sauraren Tú qué harías por amor (1999) eta Julio Medemen Lucía y el sexo (2000) filmetan parte hartu du. Hainbat arlotan lan egin badu ere, antzerkigintza da berak gogokoena duena.