Freund, Gisèle
Frantses argazkilaria, alemaniarra jatorriz (Berlin, 1912), Idazleei egindako argazkiengatik da, batez ere, ezaguna; azpimarratzekoak dira, besteak beste, Colette, Joyce, Cocteau, Sartre eta Malrauxi egin zizkien argazkiak. Bestalde, saio ugari idatzi ditu argazkilaritzaren zeregin sozialari buruz: le Monde et ma caméra (1970), Photographie et société (1974) dira lan horietan artean aipagarrienak.