frankismo
iz. Espainiako estatuan Franco jeneralaren gobernuaren aldia (1938-1975), diktadura izatea ezaugarri zuena. v Franco talde politiko desberdinez baliatu zen aginpidean: armada, Falange delakoa, monarkiazale frankistak, Opus Dei delakoa eta erregimenaren aldeko funtzionariak. Bere gobernuen ministroak talde horien kideen artean aukeratzen zituen. Ez zion uzten hala ere inongo talderi nagusitasuna hartzen, eta horregatik txandakatzen zituen politika ekonomikoaren edo nazioarteko egoeraren arabera.