frankeniazeo
izond. Bot. Gatz askoko azpia dagoen lurretan hazten diren parietalen ordenako landareez esaten da. Orratz formako hostoak izaten dituzte gehienek, eta ondokoarekin gurutze bat eratuz banatuak. 4-7 sepaloko eta hosto txiki kopuru berbereko lorea dute; fruitua, berriz, kapsula egiturakoa da.