Franklin, Sir John
Ingeles itsasgizon eta esploratzailea (Spilsby, 1786 - 1847). Trent itsasontziaz Ipar Ameriketako iparraldeko itsasertza esploratu zuen (1818-1825), Coppermine River-reko eta Mackenzie-ko bokaleen artekoa batez ere. Tasmaniako gobernari izan zen (1836-1843). Ipar Buruko itsasoan hil zen iparrekialderako igarobide baten bila egin zuen espedizioan.