Frankenstein
Mary Godwin Shelley-ren izen bereko obrako protagonista (Frankenstein or The Modern Prometheus, 1816). Zientzialari jakintsu batek, hildakoen gorputz atalak erabiliz gizon antzeko munstro bat sortzen du eta inguruan eragiten duen beldurrak, maitasun ezak eta bakardadeak atsekabeturik bizi da munstroa. Zineman klasiko bihurtu eta sarritan erabili izan da Frankestein. 1912. urtean egin zen lehendabiziko filma. 1931n James Whale-k egindako Frankenstein, the man who made a monster (Frankenstein muntruo bat egin zuen gizona) filmak ospe handia eman zion pertsonaiari; Boris Karloff antzezleak egiten du munstroaren papera.