Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fosil

izond. eta iz. Lurpean luzaz iraun eta harri bihurturik gelditu diren landare edo animalien hondakin edo aztarna.  v  Geol. Aurkitu izan diren fosilen artean organismoen atal gogorrak agertzen dira, hezurdura eta oskolak gehienbat. Hala ere, aurkitu izan dira intsektu osoak landare erretxinetan bilduak, eta baita animalia handiak ere, mamuta esate baterako, oso osorik Alaska eta Siberiako lur izoztuetan. Ezagutzen diren fosilik zaharrenak 1.600en bat urteko alga urdin batzuk dira. Fosilei esker animalia eta landareen bilakaera zein izan den finkatu ahal izan da. Sailkapen zientifikoa fosilak ageri diren lur mailak noizkoak diren finkatzeko eta era horretara Lurraren azken 600 milioi urteko historia asmatu ahal izateko baliagarria izan da.