fosforiko
izond. Kim. Fosforoari dagokiona. v Anhidrido fosforikoa. Fosforoaren pentoxidoa, P2O5. Molekulan fosforoak duen balentzia +5 da. 563° C-tan urtzen eta 300° C-tan sublimatzen den solido zuri bat da. Fosforoa airean erraz lortzen da. Urarekin erraz erreakzionatzen du; azidoak eratzen ditu urarekin erreakzionatuz. Gasak deshidratatzeko eta fosforoaren zenbait konposatu organiko eta ezorganiko egiteko lehengai gisa erabiltzen da.
v Azido fosforikoa. Fosforoaren +5 balentziaz baliatuz egiten den azidoa. Hiru azido eratzen dira horrela: azido metafosforikoak (HPO3), azido pirofosforikoak (H4P2O7) eta azido ortofosforikoak (H3PO4). Azken hori da garrantzitsuena eta erabiliena, eta sarritan azido fosforiko deituraz izendatzen da. Kaltzio fosfato naturala azido sulfurikoarekin erreakzionararaziz lortzen da industrian. Fosfatoak, ongarriak, botikak, garbikariak, etab. prestatzeko erabiltzen da. Larruazala sumintzen du eta arreta handiz erabili behar da.