Ford, Henry
Estatu Batuetako industria gizona (Greenfield, 1863 - Dearborn, 1947). Estatu Batuetako auto industrian aitzindaria izan zen; bere lehen autoa zatika-zatika egin zuen (1892-93): lau gurpiletakoa zen eta urez hozten zen motor bat zuen. Ondoren ikerketa elkarte bat sortu zuen (Henry Ford Company, 1902) eta enpresa bat (Ford Motor Company, 1903), gero Estatu Batuetako handiena izango zena. Autoak sailean egin eta zatiak guztientzako berdin egitearen aldekoa zen; bere berebilak esportatzen saiatu zen eta horretarako itsasontzi talde bat sortu zuen (1925).