Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

foramen

(Eusk. “zulo”) iz. Biol. Zuloa. || Med. Irekigunea edo zuloa, hezurretakoa bereziki. || Zool. Foraminiferoen maskorreko zuloa; bertatik kanporatzen dira pseudopodoak.  v  Foramen dextrum. Anat. Beheko kaba zainari bide ematen dion diafragmako zuloa.  v  Foramen magnum. Buruhezur azpiko zulo nagusia, garunetik bizkarrerako lotura egiten duena.  v  Bihotzeko foramena. Umekiaren bihotzaren aurikula bien arteko irekigunea, mintzezko balbulatxoa izaten duena; irekigune horrek odola bihotzaren eskuinaldetik ezkerraldera igarotzen uzten du.