Ford, Madox Ford
(Ford Madox Hueffer benetako izenez) Britainiar idazlea (Merton, Surrey, 1873 - Deauville, Frantzia, 1939). 1908an English Review aldizkaria sortu zuen. Eleberrigintzan aritu zen batez ere, nahiz eta poema bilduma eta saio ugari ere badituen. Haren lanak ez dira inoiz herrikoiak izan, baina garrantzi handikoak dira oso estilo landua dutelako. Bertan agertzen dira esaterako Joycek gero erabiliko zuen “kontzientziaren isuria”. Bi dira Forden eleberri ezagunenak: The Good Soldier (1915, Soldadu zintzoa), eta Parade’s End (1950, Desfilearen azkena).