Ford, John
Ingeles antzerkigilea (Ilsington, 1586 - Devon, 1639). Hasieran Dekker, Webster eta Rowleyren laguntzaile izan zen. 1628an bere lehen tragedia aurkeztu zuen (The Lover’s Melancholy). Komedietan baino areago, bere hamaika tragedietan barrokoaren oparotasun sentsuala eta irudimenez betea erakusten du, hitzaren edertasuna eta tentsio psikologikoa elkartuz. Hiru obra aipa daitezke, beste guztien gainetik: ‘Tis Pity she’s a Whore (1626, Pena emagaldua izatea), The Broken Heart, (1629, Bihotz hautsia) eta Love’s Sacrifice (1630, Maitasunaren sakrifizioa).