Feyder, Jacques Frédérix
Belgikako zinemagilea (Ixelles, Belgika, 1888 - Ginebra, 1948). Errealismo poetikoaren sortzailea da. Zinema muturako sortu zituen bere film ederrenetako batzuk: L’Atlantide (1921), Crainquebille (1922), Thérèse Raquin (1927), Les Nouveaux Messieurs (1929). Zinema mintzatuan: Le Grand Jeu (1934), Pension Mimosas (1935), La Kermesse heroïque (1935), eta La Loi du Nord (1939) dira haren film ezagunenak.