Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Février, Paul-Albert

Frantses historialaria (Cannes, 1931 - 1991). Proventzako Unibertsitatea sortu zuen, eta bertan, erromatarren historiako irakasle izan zen. Kultura ministerioan Arte Aberastasunaren Inbentarioaren buru izan zen. Historiaz gainera, monumentuak eta topografia ikasi zuen. Soldadutza Aljerian egin zuen, eta horrek hango historia, erromanizazioa, islamismoa eta kristautzea aztertzera eraman zuen. Liburu bat idatzi zuen horri buruz: Approches du Maghreb romain (Magreb erromatarra; hurbilpena).