Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

feudo

iz. Errege edo jaun baten eta bere zerbitzarien arteko hitzarmena, horren bidez zerbitzariek jaunaren lurrak landu eta erabili ahal izateko.  v  IX. mendetik aurrera, jopuak bere biziko leialtasuna eskaintzen zion jaunari omenaldi baten bidez, eta feudoa izaten zen, ez beti, jaunak ordainean emanikoa. Lur eremu bat izaten zen gehienetan feudoa, baina bestelakoa ere izan zitekeen (errota bat, eliza bat, hamarrenak, diru kopuru bat,…). Feudoaren ordainetan, diru eta militar laguntza gerra geraian (auxilium) eta aholkua arazo zibiletan (consilium) eman behar zizkion basailuak jaunari. Denboraren ariaz feudorako eskubideak oinordekotzan igaro zitezen utzi zuten jaunek, beste diru kopuru baten ordainean (relevium). Gizarte feudaleko oinarri juridiko nagusi bihurtu zen feudoa.