Feyerabend, Paul K
Austriar filosofoa (Viena, 1924). Jatorri alemaniarra du. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, eta gero, Estatu Batuetara joan zen Kaliforniako Unibertsitatean filosofiako eskolak ematera. Zientziaren arlo batzuen (mikrofisika) arazo zehatzak ikertu ditu, eta zientziaren metodologiaren interpretazioak kritikatu izan ditu. Bere esanetan, metodologiak irizpideak eman ditzake, baina ezin ditu arauak ezarri. Bere lanen artean hauek dira aipagarriak: Azalpena, erredukzioa, enpirismoa (1962), Mikrofisikaren arazoak (1962), Enpirismoaren arazoak (1971), Metodoaren kontra (1970), Gizarte askearen zientzia (1978).