Fernando VIa
Jakintsua. Espainiako eta Indietako erregea 1746-1759 bitarteko urteetan (Madril, 1713 - Villaviciosa, 1759). Filipe V.aren eta Savoiako Maria Luisaren semea zen. Austriako Erregetzarako Gerraren bukaeran parte hartu zuen, eta Parma eta Plasentzia bereganatu zituen. Frantziaren eta Ingalaterraren arteko oreka zaindu zuen; Carvajal eta Ensenadako markesa bere ministroen laguntzaz garrantzi handiko berrikuntzak egin zituen.