Fernando IVa Batzarreratua
Gaztelako eta Leongo erregea 1295-1310 bitarteko urteetan (Sevilla, 1285 - Jaén, 1312), Antso IV.a Indartsuaren eta Maria de Molina damaren semea. Bederatzi urte zituela egin zuten errege, eta tirabira handiak izan ziren nobleen artean haren haurtzaroan. Gibraltar eskuratu zuen 1309. urtean, Aragoiko Jakue II.aren laguntzarekin.